Skip to content

75 urte Errepublika bertan behera utzi zutela Deustun eta Euskal Herrian

Mendearen hiru laurden pasatu dira, ez da gutxi eta, oraindik, gerra zitalaren aztarna batzuk badira oraindik gure herrian:

a) Ikusten ez dena

– Ez da Deustuko Unibertsitatean oroigarririk jarri bertan hil zituzten 200 presoak omentzeko. Saikera bat egon zen, kanpoan plaka bat jarriz baina berehala kendu zuten.

– Ez da omenaldi handi, bateratu eta serio bat egin gerrako gudariak eta euren senideak omentzeko (gehienak dagoeneko joan zaizkigu)


b) Ikusten dena (gutxi): Unibertsitate Komertzial atzean, mendi gainean, gerra zibilean erretako etxeren baten egitura dago oraindik zutunik Talleres Deustu auzunean. Auzokideek 20 urte daramate (1990etik) auzoa gerra baino lehen zegoen moduan jarri nahian (erre ziren etxeak berreraikitzen) baina Bilboko Udalak, Plan Orokorrean, ez zuen horrelakorik baimendu.

Advertisements

Deustuko Erriberako Hirigintza Plana

Deustuko Erriberako Hirigintza Plan berriaz gogoetara eta errepaso historikoa egin du San Inazioko auzokide batek: nola desegin zuten Deustuko izaera San Inazio auzo berriarekin eta kanalarekin…

HAPO Deustu

Bestetik, 2005ean proposamen bat egin zen Bilboko Udalean kanala estaltzeko eta bertan hainbat zerbitzu kokatzeko: kiroldegi handi bat, garagardotegia, unibertsitaterako lekua, parke handi bat, kirol kaia eta hondartza Elorrietan (begiratu irudia)

Zoritxarrez ez zen kontuan hartu eta uhartea egitera doaz, Deustu behin betiko desitxuratzeko.

Uhartea egiteko eta Erribera betiko Deustuko bereizteko erabili duten argudioak ez du zentzu handirik: uriolak ebitatzea. Azken 20 urteotan ez dute ibaia dragatu eta gero eta ura eramateko ahalmena asko murrizten ari da. Hori da egin behar dutena, izan ere, Deustun ez dago arazo handirik uriolekin, azkena gertatu zenean urak metro bat igo zuelako, ez gehiagorik, Bilbon baino kalte askoz gutxiago sortuz, hemen ibarra oso-oso zabala delako.

80 urterik behin ibaia metro bat ez igotzearren galduko dugu betiko kanalaren espazio guzti hori?? Ez du zentzu handirik ez?

Kanala estaltzeko proposamena

Deusturi buruzko liburu berria

Ignacio Villotak Deustuari buruzko liburu berri bat egin du. Honekin badira apaiz honek gure herriari dedikatutako 3 liburu:

1-1976  – (?)
2- 1987 – El Deusto de ayer y de hoy (Txomin Altube Altuberekin batera)
3- 2012 – Recuerdos del Deusto de mi niñez

Oraingo honetan eta prentsan agertutakoaren arabera (laster eskuratzea espero dugu) Tren geldoki ondoko Elexalderen Etxean jaiotako deustuar honek bere gazte garaiko Deusturi buruz hitz egin digu liburu berri honetan: jolasak, jendea…

Aurreko liburua oso interesgarria izan zen Deustuaren nortasuna jasotzen duten hainbat informazio, kontu eta irudi eta argazki jaso zituelako.

Deia    –   El País    –     El Correo

Mirella: aurreikusitako heriotza baten kronika

Nola da posible auzokideak mehatxatzen dabilen auzokide bat hor bizitzen uztea?

Nola da posible auzokide baten atea aizkora batez apurtzen saiatu den bat hor bizitzen uztea?

Nola da posible auzokideek eurek salaketan ipini behar izatea eta ez fiskalak, auzokide ero horrek auzokideekin oraindik gehiago haserrarazteko?

Nola da posible jendea etxe saldu behar izan duen atari batean, jendea beldurragatik etxetik ahalik eta gutxien ateratzen den atari batean Justiziak eskuak garbitzea?

Nola da posible deustuarrok gai honetaz lehenago jakin ez izana?

Nola da posible deustuarrok gai hau konpontzeko ezer egin ez izana?

Nola da posible honelako (in)Justizia eta lege doilor hauek edukitzea?

Mirella, barkatu justiziarik gabeko herri batean (zure heriotza, Bankia…) bizitzen uzteagatik

Mirella, barkatu gure zergen dirua inkopetente hauen eskuetara joaten uztegatik

Mirella, barkatu deustuar gisa zuen atarian gertatzen zenaz jakin ez  eta ero hau egon behar den lekura eramaten ez laguntzeagatik.

Baina gauza gehiago dago. Kale berean, Ramon y Calajen hor dago prostituzio etxe bat. Auzokideen bizitza erabat izorratu da: automatikora “bezeroak” edozein ordutan deika, mozkortuta datozenak edozein ataritan ere deika, ez zabaltzekotan atera apurtuko dutela mehatxatzen…

Baina arazo hori auzokideena omen da. Besteok ez ote gara gai zerbaitetan laguntzeko?

Albistea prentsan

Deustuko hilketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute arratsaldean

Emakume bat labankadaz hil dute Deustun, kalean

Auzokideen iritzia

Bilbo eta euskera XX. mendean: hitzaldia 2012ko maiatzaren 10ean

Pedro Zubegogoitiaren eskutik

a) Miguel Angel Zorrillak gutun hau argitaratu du Deian: Los nombres de Deusto

“Desde que Deusto fue incorporado a Bilbao ha ido perdiendo personalidad propia. Es inevitable cuando pasas a depender de otra entidad. Varias y notables transformaciones ha sufrido Deusto casi todas no para su propio bien, sino para el servicio del Bilbao que lo absorbió. La mayor de ellas, sin duda, la construcción de un canal que destruyó una fértil vega aluvial (¿ubi sunt aquellos famosos tomates de la canción?) quizá pensando por entonces que para Bilbao convenía más que los tomates llegaran en barco hasta casi la plaza Moyúa. Hoy que no se cree preciso que los barcos atraquen tan cerca, el canal persiste como una herida. Y aún más: está tergiversando los nombres de lugares del extinto municipio.

Zorrotzaurre, obviamente, significa delante de Zorrotza. Allí comenzaba una nueva península fluvial que llegaba hasta San Felicísimo, y por la otra margen frente a la Casa de Misericordia. Eso ya no es Zorro-tzaurre, pero los papanatas lo asimilaron. Durante un tiempo pareció que había esfuerzo por aclarar que los conciertos de fiestas de Bilbao no se hacían en Zorrotzaurre, sino en Botica Vieja (o Botikazahar, si se prefiere). Pero parece inútil. El otro día vi que en la fachada de la superclínica que están construyendo en el solar de los conciertos fijaban en grandes letras el nombre de Zorrotzaurre. Quizá sea que es más eufónico que el verdadero, pero insisto: Zorrotza queda tres kilómetros más allá. La historia se repite: hace más años, allí mismo, sin que apenas nadie lo recuerde, la estrada de Morga quedó convertida en el camino de un tal (pirata, sin duda) Morgan. Y ahí sigue. Y hay más casos flagrantes.

Señores promotores de la clínica, autoridades de Bilbao, compadézcanse de la nostalgia de un deustuarra de nacimiento y no descoloquen más los nombres de mi pueblo. Los municipios extintos también deberían tener su ley de memoria histórica.”

b) Gero Udaleko Marta Ajuriaren erantzuna ere argitaratu da: Marta Ajuria

“Estimado señor Zorrilla: En relación con el escrito firmado por usted y publicado en DEIA bajo el título Los nombres de Deusto, me gustaría hacer algunas puntualizaciones: La denominación Morgan, que corresponde a una calle del Distrito de Deusto, fue dada por la Comisión Municipal Permanente del 18 de Diciembre de 1963 con la grafía actual, es decir, Morgan.

Publicaciones como Calles de Bilbao de Manuel Basas, o Calles y Rincones de Bilbao de Javier González Oliver, citan que Morgan corresponde al nombre del caserío que existió en la zona. González Oliver añade que el apellido, de origen irlandés, se estableció en Bilbao en el siglo XVII.

En cuanto al otro punto con el que manifiesta su desacuerdo, la denominación de Zorrotzaurre a la nueva clínica del IMQ, nada podemos decir desde el Ayuntamiento, ya que son los propietarios de edificios singulares los que deciden el nombre comercial con el que quieren ser reconocidos.

Como deustuarra de nacimiento que también soy, comparto su interés por mantener viva nuestra idiosincrasia”.

c) Gure iritzia

Martak dio Klinikak berak aukeratu duela izena baina hori ez da zuzena. Udalak, Deustuko Erriberaren Hirigintza Plana egiteko izen hori erabili izan du hasieratik “Deustuko Erribera” ez erabiltzearren. Argi eta garbi gainera. IMQ klinikararako izen hori aukeratu izana horren lehenengo ondorioa da, baina errua ez leieke Martak eurei bota behar, Udalak duelako erantzunkizun osoa

 

 

Deustun baratza kooperatiboa

Iturria: Gaztetxulo: “Baratza taldeak lehen hazia Deustuko Gaztetxean landatu zuen arren, Bilboko Arangoiti auzoko ortuan hazi da. Orain, lau urteko ibilbidearen ostean, filosofia kooperatibo hau konpartitzen duten antzeko ekimenekin elkarlanean aritzeko apostua egin dute.

Deustuko Gaztetxeko patioa garbitzeko elkartu ziren lehen aldiz; lurra bota eta eremu txiki batekin hasi ziren bertan. Oraingo ortuak baditu 100 bat metro karratu.

Gerora, baina, Aranbeiti auzoko gizon batek berak landutako zelaia utzi zien gazteei, eta hark egindakoaren gainean jarraitu zuten ereiten ia 300 metro karratura zabadu den arte. Bietan sasoiaren araberako produktuak landatzen dituzte, eta horregatik, udaberrikoekin hasi dira orain. “Artoarekin ere egin genuen saiakera, baina ez genuen zorterik eduki. Fruitu, barazki eta lekaleak landatzen ditugu, baina berriki oilotegi bat jarri dugu Aranbeitin eta erlekumeak ere baditugu; horrek askorako ematen du”.

Deustuko batzar kooperatiboa-Gaztetxulo aldizkaria