Skip to content

Historia

1925ko urriak 29a Deustuarrok gogoratu behar dugun eguna da, Bilboko Udalak gure herria anexionatu zuelako, Primo de Riveraren diktadurapean.

Urte hori arte, asko izan dira Deusturen izenean Gernikara joandakoak. Adibidez, dakigunez, lehenengoa Pedro Goiri izan zen, 1558. urtean, uztailaren 5ean Gernikara joan zenean. Abuztuaren 2an Jaun Azkorra izan zen. Hurrengo urtean, Juan Otxoa Basabeko…

Zerrenda horretan abizen deustuarrak ikus daitezke, horietako asko toponimikoak: Arana, Azkorra, Uria, Otxoa Basabeko, Berriz, Sangroniz, Zaldo, Arriaga, Tellaetxe, Bolibar, Beintza, Mantuliz, Elorriaga…

Bilbok, Deustu eta Begoña bere gain hartu zituenetik, gure herrian hainbat gauza galdu dugu: plaza leku zentral gisa, udaletxea, Erriberaren degradazioa…

Herri baten nortasuna diren beste gauzak ere (herriko jaiak, bandera, udal artxiboa…) ere laguntzeko edo mantentzeko ezer gutxi egin du Udalak. Lehenengo urteetan bai ordaindu zituen hemengo jaiak (San Jose…) baina urte gutxira kendu zituzten laguntzak.

Ez dugu ahaztu Primo de Riveraren diktaduraren garaian gertatu zela anexioa. Deustuko Udaletxeko zinegotziak demokratikoki hautatuak ez baziren ere, gure herriaren interesak sutsuki defendatu zituzten. Batzorde bat Madrilera bidali, gestio pilo bat egin eta azterketa sakona egin zuten, frogatzeko, Begoña zein Deustu ez zirela hobeto egongo Bilbo barruan ur, saneamendu eta osasun zerbitzuei dagokienez. Azterketa horretan Bilbok zituen gabeziak argi geratu ziren.

Hala ere, ia 90 urte pasatu ondoren, Deustu bere nortasuna galdu ez duen herria da. Jaiak egiten jarraitzen dugu, herrian dauden erakundeek indar eta eragina dute eguneroko bizitzan, deustuarra izatearen kontzientzia ez da desagertu, San Josen aintzineko udal agintarien desfilea urtero egiten dugu…

Eta aurrerantzean jarraitu nahi dugu ere deustuarrak izaten.

Deustu izenari buruzko proposamen bat

Advertisements
Utzi erantzun bat

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: