Skip to content

Euskararen erabilera beherantz egin du Bilbon eta Deustun

uztaila 15, 2012

Euskal Herriak, hizkuntz kontuetan, gero eta antz gehiago hartzen ari da Irlandarekin. Han, orain dela ia 100 urte independentzia lortu bazuten ere, gaelikera hizkuntzaren erabilera etengabe beherantzat joan izan da eta gaur egun %5etik beherakoa da.

Independentzia lortzean, hasieran gaelikoerak indarraldi apur bat izan zuen eta %12ko erabilerara heldu zen baina gero beherantz joan zen berriro gaur egun arte.

Euskararen egoera aztertzeko Soziolinguistikaren Klusterrak orain gutxi 8. kale neurketa egin du. Egiten hasi zirenetik 22 urte pasatu direnez (1989an lehena eta 2011n azkena), lehio paregabea dugu gure hizkuntzaren egoera kezkagarriaz ohartzeko.

Lehenengo neurketan 10,8ko erabilera ikusi zen kaleetan. Ondorengo neurketa guztietan, gutxika-gutxika bazen ere, igoerak ikusi ziren: 11,8; 13,0; 13,3 eta 13,7 baina, azken neurketa argi gorri guztiak piztu dira: erabilera 0,5 puntu jaitsi dira eta 13,3an geratu gara. Jaitsiera hau Bizkaian, Araban eta Nafarroan izan dira batik bat, Gipuzkoan zertxobait handitu delarik.

 

 

 

 

Hiriburuen datuak ere eman dituzte: denetan beherantz egin da: Donostian 18,2tik 15,9ra, Bilbon 4,3tik 3,2ra, Gasteizen 4,0tik 3,1era eta Iruñean 2,8tik 2,7ra.

Euskaltzale eta politikari guztiek kezkaz hartu beharreko gaia da baina momentuz ez zaie politikariei -salbuespen bakar bat kenduta- ezer entzun. GOIA JO DUGU ETA BEHERANTZ GOAZ!!!

Arrazoi asko dago jaitsiera hau azaltzeko: etorkinen gero eta presentzia handiagoa, euskeraren kontrako politika nabarmena (Estatu bien lege guztiak) eta ez hain nabarmena (hemengo administrazioek erdara hutsezko funtzionamendua, hau da, erdal egitura, betiko onartzen duenean, irakaskuntzaren agortze prozesua (maila baxuko edo desmotibatuta dauden irakasleak, B eta A eredu diglosikoak, ume euskaldunak erdaldunekin nahastean beti minorian egotea eta ezin euskalduntzea giroa…), alderdi abertzaleen arteko 30 urteko ezinikusia… milaka arrazoi daude baina banan banan aztertu eta ondorioak ateratzeko eta politikak aldatzeko ordua da.

30 urte pasa dira transizioa hasi zenetik, euskara ofizializatu zenetik eta gaur egun, Bilboko Udaleko garbigune batera zoaz eta erdara hutsezko agiri bat izenpearazten dizu 25 urteko gazte erdaldunak. Frankozaleek, Bilbo okupatu zutenean, aste bete nahiko izan zuten euskeraren arrasto guztiak desagertarazteko eta gu, 30 urteetan, ez gara gai gauza guztiak euskaraz jartzeko??????

Euskal nazionalista guztiak ez al dira gauza izango batzeko, behintzat euskeraren gaiari behar bezala heltzeko?

 

 

 

 

Kale erabilerari buruzko datu guztiak

Advertisements

From → Uncategorized

2 iruzkin
  1. galder permalink

    Deustuko daturik bai?

    Bestalde arrazoien artean etorkinak eta ume euskaldunak eta erdaldunak nahastea aipatzen dituzue. Ez nator bat horrekin. Batetik etorkinen presentziak beste hizkuntza asko ekarri dituelako kaleetara (Bilbon euskara baino erabilera altuagoa dutenak), eta hori gazteleraren kaltetan da. Bestetik, ume euskaldunak eta erdaldunak nahastea beti eman den egoera bat da (orain dela 30 urte zer pasatzen zen ikastolan? zenbatek ikasi dugu gaztelera deustuko ikastolan?). Umeen erabileran du euskarak portzentairik altuena nabarmen, beraz erabilera falta beste leku batzutan aurkitu beharko dugu, ez hizkuntza ezberdinak dituzten umeen nahasketan, baizik eta ume horiek nagusi egiterakoan hartzen dituzten hizkuntz hautuetan. Hots, erabilera datuen argitara, nahiz eta gaztelera egin euskara menperatzen ez duten beste klasekide batzuekin, beste hainbestetan gainontzeko klasekideekin euskara erabiltzen duten ume horietako gehienek zergatik egiten duten gaztelerarako jauzia nagusitzen doazen heinean. Hori ez du sahietsiko umeen hizkuntz-jatorriaren araberako hizkuntz-banaketak, inondik inora ere, eta gainera ume horien arteko tentsio alperrikakoak eta kontraeraginkorrak sortuko lirateke. Edo horrela ikusten dut behintzat.

    Beste kontu bat da ume heldu berri batek euskararik ez dakienean zein murgiltze prozesu eraman behar duen. Jakina.

    Ongizan

  2. galder permalink

    Behin eta berriz sortzen zaidan galdera da ea zergatik Bilbon eta Gasteizen ezagutza %25ekoa izanda, erabilera Iruñaren pare dagoen (%3 inguru), Iruñako ezagutza askoz baxuagoa denean..

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: