75 urte Errepublika bertan behera utzi zutela Deustun eta Euskal Herrian
Mendearen hiru laurden pasatu dira, ez da gutxi eta, oraindik, gerra zitalaren aztarna batzuk badira oraindik gure herrian:
a) Ikusten ez dena
– Ez da Deustuko Unibertsitatean oroigarririk jarri bertan hil zituzten 200 presoak omentzeko. Saikera bat egon zen, kanpoan plaka bat jarriz baina berehala kendu zuten.
– Ez da omenaldi handi, bateratu eta serio bat egin gerrako gudariak eta euren senideak omentzeko (gehienak dagoeneko joan zaizkigu)
b) Ikusten dena (gutxi): Unibertsitate Komertzial atzean, mendi gainean, gerra zibilean erretako etxeren baten egitura dago oraindik zutunik Talleres Deustu auzunean. Auzokideek 20 urte daramate (1990etik) auzoa gerra baino lehen zegoen moduan jarri nahian (erre ziren etxeak berreraikitzen) baina Bilboko Udalak, Plan Orokorrean, ez zuen horrelakorik baimendu.