Joan edukira

Deustu herria orain dela 300 urte: fogerazioak

apirila 2, 2012

1704. urtean Deustun, Bizkaiko beste herri guztietan bezala, fogerazio izeneko etxe zerrenda egin zen zerga kobratu ahal izateko. Garai horretan, sute bat zegoen etxe bakoitzeko ordaintzen zen, alegia, jendea bizi zen etxe bakoitzeko. Baina hori hasieran izan zela dirudi, Deustun egindakoan, behintzat, orubeak, baserrien ondoan egoten ziren etxondo edo nekazaritza edo korta gisa zeuden etxeak eta, konbentuak ere zerrenda barruan daudelako. Kasu batean ere eraikitzen ari den etxe bat sartu da zerrendan.

Zerrenda honetatik hainbat informazio intersgarri jaso daiteke:

– Abizenak, gehien bat euskaldunak, batzuk gaur egun Deustuarren artean iraun dutenak (Fano, Basabe, Aldekoa, Iturrizar, Goiri, Galbarriatu…) baina asko erabat ezezagunak gaur egun (Gendika, Zeberitxa, Beika…)

– Etxe bereziak: dorretxeak, konbentuak (Esperantza, Santa Klara), txakoliarekin lotutako bat eta lehen aipatutako etxondoak

– Beste datu bat auzoen izenak dira, gehienak iraun ez dutenak eta non zeuden ezagutzerik ez daudenak:  Madariaga eta Uribarri auzoa (Madariaga ondoan uste dugu), Goiri auzoa (Arangoiti? ), Miraga-Etxebarria auzoa ?, Telletxe auzoa (San Inazio), Urkitza auzoa ?, Larrea , Arkotxa auzoa eta Gueña auzoa ?. Beraz, gehienak ezezagunak.

Etxe kopurua ere uste baino gehiago, 203 etxe direlako. Bakoitzean 8 bat pertsona biziko zirela kontuan hartuta (3 belaunaldiak), 1.600 pertsona inguru izango lirateke.

Fogerazioak

Jatorrizko agiria

Advertisements

From → Uncategorized

Utzi erantzun bat

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: