Joan edukira

Zorrotzaurre izena: Deustuari egindako azken lapurketa

otsaila 12, 2012

Euskaldunok badakigu izena eta izanaren arteko harremana zein garrantzitsua den.  Bilbok Deustu anexionatu zuenetik gure herriari izana eta izena ezabatzeko ahaleginetan dabil eta ia 90 urte ondoren bere horretan dirau.

Azkena Deustuko Erriberari izena kentzeko egiten ari diren ahaleginak ditugu. Behin eta berriz, Udala “Zorrotzaurre” izendapena jotake erabiltzen ari da, Hirigintza Planean eta horrek dakarrekin guztiarekin. Erdaldun peto-petoak direla begibistakoa da, erabiltzen duten izenaren esanahia ez dakitela zein den dirudi-eta.

Orain arte, eta etorkizunean horrela izaten jarrai dadila espero dugu, Deustuko Erribera eta Zorrotzaurre penintsularen bi alderdi izan dira, lehenengoa eta bigarrena hurrenez hurren. Bi alderdi horiek nahiz eta lotuta egon, Zorrotzaurre, bere izenak ezin hobeto adierazten duen bezala, Zorrotza aurrean dagoen alderdiari dagokio, beraz, penintsularen muturra dela esango genuke.

Udalaren hirigintza planaren bidez, izen berria bultzatu nahi dute, “Deustu” izena erabat ezabatzeko, bai fisikoki (uhartea bihurtuz eta horrela lotura fisikoa apurtuz) eta izenez (Deustuko Erribera izenaren ordez Zorrotzaurre erabiliz).

Laster IMQk zabalduko duen klinika berriari ere “Zorrotzaurre” izena eta guzti jarri diote, Udalaren ekimenaren ondorioz. Bitxia da erabat, ez dago ez Zorrotza aurrean, ezta Olabeaga aurrean ere. Basurtu aurrean dago eta Zorrotzaurre deitzea ere!!! Ze errespetu gutxi Deusturi, euskarari eta geografiari, baina hau Udalaren errua izan dela argi dago.

Deustuarrok honen kontra egin behar dugu. Nola egingo diegu uko “Deustuko Erriberra” edo Euskaltzaindiak proposatutako “Deustuibarra” izenei?

Advertisements

From → Uncategorized

One Comment
  1. Izen bakoitzaren eremuak gizatalde baten berri ematen du. Izenek jabego zigiluz, jabego agiriz ere har daitezke. Eskualdatzeetan ere, jabe berriak eskuratutako guztia bere izenean jartzea nahi izaten du beti. Aurreko jabearen arrastoa ezkutatuz.
    Izenek aldiz, badute sorrera inguruarekin eta ahoz aho mamitu dituztenekin berezko lotura indartsu bat, aurreko jabeen nortasuna denbora luzez mantentzeko balio duena. Baita nortasun galdua berreskuratzeko ere. Adibideak ez zaizkigu falta inguruan; Deustua, Bilbo, etab., bizirik jarraitzen dute, nahiz eta idazten zekitenen gustukoak izan ez.

    Jakina da aldaketek irabaziak eta galerak sortzen dituztela beti eta esan beharrik ez dago onurak espero dituztenek, normalean aurretik ere baliabideen jabe izan ohi direnak, izaten direla aldaketen sustatzaile amorratuenak. Hori gertatu zen deustuarrak bilbotartu zituztenean eta kanalaren amesgaiztoa aurrera atera zenean.
    Gaur eguneko erribera ikusita, deustuar haiek ez lirateke harrituko izenaren aldaketarekin, ingurua ez bailukete ezagutu ere egingo eta.
    Desagertu ziren Deustuatik orduko sustatzaile aberats haiek eta gaur egunekoek gustuko duten izena jarri diote saldu nahian dabiltzan inguru sarraskituari. Normala den bezala.

    Tristeena da, anexiotik laurogei urtetik gora pasatu badira ere, hain erabaki garrantzitsuak hartzeko modua ez dela ia aldatu. Deustuar arruntekin ez zuten orduko agintariak zertan kontatu. Boletinak edo periodikoak irakurtzea besterik ez zuten.
    Baina bertikaltasuna egokitu baino ez dute egin gaur eguneko agintariek, hiritar arrunten kaltetan.
    Izenena, anexioarena, kanalarena, hirigintza gaietan, deustuarrok erabaki beharko genuke erreferendumean.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: