Skip to content

Kanala ez irekitzeko kontzentrazioa

2014ko ekainaren 12an, 19:30etan Morgan kalean IMQ klinikaren aurrean kontzentrazioa deitu da kanala ez irekitzeko eskatuz:
– Uholdeak gutxiko direla ez dago argi. Ikerketa baten arabera agian cm. gutxi batzuk bai (?) baina ez luke eragin handirik izango.
– Egiten badute, Erribera betirako Deustutik bananduta geratuko da.

– 24.000 metro2 betirako galduko dira, izugarrizko parke bat egiteko aukera ematen diguna

Udalaren mezua honako hau da: “mendeko obra hasi dugu eta herritarrek aho batez babesten dute guk hasitako bidea”. Horrela ez dela erakusteko

ostegun honetan kalera aterako gara lelo argi honekin:
   KANALA EZ IREKI/ PARQUE EN EL CANAL
Kanala_ez_ireki

Natalia Lopez Poblacion joan jaku

Natalia deustuar ezaguna joan zaigu, Berbaizu elkartean edo Deustun egin den edozein ekitalditan egon duen edonork ezagutzen zuena. Beti argazki makinaren laguntzarekin, hutsik egin barik, hortxe egon da San Joanetan, San Josetan eta Deustun egiten ditugun hainbat ekimenetan horren lekuko  izateko.

50.000 argazki egin eta gero gure herriko garai baten lekuko aparta izan da.

Bestetik beti euskeraren inguruan ibili da, bere laguntza eskaintzen, bai Berbaizun, AEKn lanean edo azkenean Iberba Euskera Zerbitzuan ere.

Deustuko nortasuna ere inork baino hobeto jagon zuen eta jaietan beti egon izan da Deustuko Banderaren ardura eramaten: jartzen, jasotzen, etab. Gazte batzuek betidanik ikusi izan dute Deustuko Bandera eta ikurriña elkar ondoan jaietan baina, ekimen hau orain dela 19 bat urte hasi zela esan beharra dago, tartean Natalia zegoela.

Agur Natalia, zugaz jarraitzen dogu!

Deustuko_bandera

Nataliajoanjaku

Berbaizuren partez:

– Akordatzen gara zelan ezagutu genuen elkar Dimako aireportu zaharrean, AEKanpadarako gure txartelak jasotzen, aekide!

– Akordatzen gara zelan parte hartu zenuen elkartearen normalkuntza lantaldean, merkatari euskaldunon lehen gida osatzeko lanetan, baita gidaren diseinua bera egiten ere.

– Akordatzen gara zelan parte hartu zenuen Deustuko Euskararen Unibertsoaren sorrera jardunaldietan, egin berri zenuen ikerketa baten datuok aurkezten.

– Akordatzen gara ze-nolako harrotasunez egiten zenuen berba Indautxuko zure berbalagun taldeaz, berbalagun!

– Akordatzen gara ze-nolako ilusioa egiten zizun urtero Deustuko jaien atarian Done Petri plazan paratututako gure udaletxeko maketan Deustuko bandera igotzen laguntzeak, deustuar peto hori!

– Akordatzen gara zelan egin diozun aurre gogotsu Jai Batzordean gure ordezkaria izatearen erronka berriari, jai-batzordekide!

– Akordatzen gara zelan esan zenion aitari gutako bat Madrilera lan egitera zihoala eta holan 5 urtez, Madrilerako joan-etorrietan bidelagun bihurtu ziren.

– Orobat, akordatzen gara zelan kontatzen zenuen harro zure ama Deusturako Alternatiba plataforman ibilia zela.

– Akordatzen gara zelako ilusioa egiten zizun izeko bihurtzeak, aste honetan bertan zure ahizpa Yvonnek Eihar zure loba mundura ekarriko baitu, gure elkarteko ohorezko bazkide berria izango dena.

– Akordatzen gara zure bizitzeko gogoaz, gaisotasuna gorabehera, elkartean ardura berriak hartzen.

– Akordatzen gara zelako borrokalari aparta izan zaren urteotan zabaltzen ari zitzaizun gaitzari aurre egiten.

– Eta nola ez, akordatzen gara urteotan ateratako milaka argazkiz eta Deustuko memoria garaikideari ze-nolako ekarpena egin diozun!

– Eta egunotan gure bazkide batek faceboocken zabaldu duenez, euskara zure bizia zen, AEK lan-tresna eta Berbaizu dena zenuen, BERBAIZUKIDE!

Tus recuerdos son nuestros

Natalia.

Ya no estás aquí,

pero todavía te vemos.

Ya no podemos contar contigo,

pero todavía te tenemos,

te queremos.

Natalia.

Tus fotos son recuerdos

de 20 años de Deusto

de este bonito pueblo

al que amaste tanto,

tanto.

Natalia.

San Jose, San Juan

¡dónde no estuviste!

¡dónde no te encontramos!

Siempre ahí,

como una testigo,

que sabe guardar,

imágenes y

pensamientos.

Natalia.

El euskera tiene

una deuda contigo.

Te espera un día de éstos,

para invitarte a algo

una botella de agua,

por ejemplo.

Se suele decir,

la gente que más da,

más pronto se va.

Y así es.

Natalia,

así te recordaremos.

Zure lagunen partez.

Etxegabetxerik ez

Deustun tokatu zaigu, etxetik hurbil-hurbil.

Bat gehiago ez da, gehiegi gehiago dira.

Denak huts egiten duenean, gestioa, duintasuna, gardentasuna, herritarrekiko errespetua…

Dena galduta dagoenean…

EtxegabetzerikEZ

 

Irudia: Deia

Yolanda gogoan

Oroimena,

gure nortasunaren zutabea,

gure tristuren eta pozen iturria

gure etorkizuna irudikatzeko oinarria.

Ez zaitugu ahaztu, ez.

Yolanda

 

Euskararen erabilera beherantz egin du Bilbon eta Deustun

Euskal Herriak, hizkuntz kontuetan, gero eta antz gehiago hartzen ari da Irlandarekin. Han, orain dela ia 100 urte independentzia lortu bazuten ere, gaelikera hizkuntzaren erabilera etengabe beherantzat joan izan da eta gaur egun %5etik beherakoa da.

Independentzia lortzean, hasieran gaelikoerak indarraldi apur bat izan zuen eta %12ko erabilerara heldu zen baina gero beherantz joan zen berriro gaur egun arte.

Euskararen egoera aztertzeko Soziolinguistikaren Klusterrak orain gutxi 8. kale neurketa egin du. Egiten hasi zirenetik 22 urte pasatu direnez (1989an lehena eta 2011n azkena), lehio paregabea dugu gure hizkuntzaren egoera kezkagarriaz ohartzeko.

Lehenengo neurketan 10,8ko erabilera ikusi zen kaleetan. Ondorengo neurketa guztietan, gutxika-gutxika bazen ere, igoerak ikusi ziren: 11,8; 13,0; 13,3 eta 13,7 baina, azken neurketa argi gorri guztiak piztu dira: erabilera 0,5 puntu jaitsi dira eta 13,3an geratu gara. Jaitsiera hau Bizkaian, Araban eta Nafarroan izan dira batik bat, Gipuzkoan zertxobait handitu delarik.

 

 

 

 

Hiriburuen datuak ere eman dituzte: denetan beherantz egin da: Donostian 18,2tik 15,9ra, Bilbon 4,3tik 3,2ra, Gasteizen 4,0tik 3,1era eta Iruñean 2,8tik 2,7ra.

Euskaltzale eta politikari guztiek kezkaz hartu beharreko gaia da baina momentuz ez zaie politikariei -salbuespen bakar bat kenduta- ezer entzun. GOIA JO DUGU ETA BEHERANTZ GOAZ!!!

Arrazoi asko dago jaitsiera hau azaltzeko: etorkinen gero eta presentzia handiagoa, euskeraren kontrako politika nabarmena (Estatu bien lege guztiak) eta ez hain nabarmena (hemengo administrazioek erdara hutsezko funtzionamendua, hau da, erdal egitura, betiko onartzen duenean, irakaskuntzaren agortze prozesua (maila baxuko edo desmotibatuta dauden irakasleak, B eta A eredu diglosikoak, ume euskaldunak erdaldunekin nahastean beti minorian egotea eta ezin euskalduntzea giroa…), alderdi abertzaleen arteko 30 urteko ezinikusia… milaka arrazoi daude baina banan banan aztertu eta ondorioak ateratzeko eta politikak aldatzeko ordua da.

30 urte pasa dira transizioa hasi zenetik, euskara ofizializatu zenetik eta gaur egun, Bilboko Udaleko garbigune batera zoaz eta erdara hutsezko agiri bat izenpearazten dizu 25 urteko gazte erdaldunak. Frankozaleek, Bilbo okupatu zutenean, aste bete nahiko izan zuten euskeraren arrasto guztiak desagertarazteko eta gu, 30 urteetan, ez gara gai gauza guztiak euskaraz jartzeko??????

Euskal nazionalista guztiak ez al dira gauza izango batzeko, behintzat euskeraren gaiari behar bezala heltzeko?

 

 

 

 

Kale erabilerari buruzko datu guztiak

Aldundiak ez du onartuko udalerri berririk Bizkaian

Aldundiko Gobernu Batzordeak ez du udalerri gehiagorik nahi gure lurraldean eta hori dela eta foru arau baten aurreproiektua aurkeztu dute. Aurrera badoa, ezinezkoa izango da orain arte Bolibar, Zierbena eta beste herri txikiek… egin duten bidea egitea.

Usansolo da orain arte gehien mugitu den herria eta Galdakaoko Udalean 2 zinegotzi dituzte, Usansoloko eskubideak defendatzeko.

Deustun ere agian antzeko zerbait egin beharko genuke, udal hauteskundetan aurkeztu eta zinegotzi bat aterata, agian Deustuko auzoetako jaietarako dirua lortu eta gure herriko nortasuna (Erribera uhartea ez bihurtu…) defendatzeko zerbait egiteko moduan izango ginateke.

 

 

 

 

 

 

 

 

Usansolon desanexioaren alde egindako ekimen bat

 

La República y la Guerra Civil en Deustu

“Borja Sarrionandia-Ibarrak zortzi urte eman ditu II. Errepublikan eta Gerra Zibilean Deustun jazotakoak biltzen. Euskal Armadak guda galdu eta Espainiako tropa frankista Deustun sartu zenetik 75 urte igaro diren honetan, armada faxistaren garaipenak jendartean eragindako aldaketa sakona hobeto ulertzen laguntzen duen lana da. ”

La República y la Guerra Civil en Deustu liburua Ahaztuak 1936-1977 eta Goikoalde kultur elkarteak argitaratu dute eta aurkezpena pasaden egunean egin dute Deustun.

Deustuko Liburudendan (Doneperiaga plazan) salgai dago.